301K – Aitaren harriak eta amaren hariak​

HARRIAK · HARIAK
Harri-jasotzeko txalekoak eta kirol ekipamendua egiten ditugu, baita kalerako 301K arropa: kamisetak, jertseak, osagarriak...
Denda
JATORRIA ERRESPETATUZ EGUNERATU
Betiko ezaugarriak mantendu ditugu eta material, osagarri eta kolore garaikideak erabili.
Kirol txalekoak
INDARRA eta DOTOREZIA
301K kalerako arropa eta osagarriak.
Denda
HARRI-JASOTZEKO TXALEKOA
SINBOLO BAT
Lana, kirola, indarra, esfortzua, tradizioa, kultura, familia.
Txalekoak ikusi
Previous slide
Next slide

Aitaren harriak

amaren hariak

Maite Perurena Zubitur naiz, txalekogile leitzarra. Etxean bizi eta ikusi dudanari segida eman eta ni ere harri-jasotzailez janzteko ametsaren ondorio da 301K marka.

Gaur egun, Leitzako plazan dugun taller-dendan, HARRI·HARI TOKIn, egiten ditugu harri-jasotzeko txalekoak eta kirol ekipamendua. Harriak jasotzeko hariak josi behar direla kontzientzia hartuta, zentzu zabal eta sakonago batean ulertuta, lanean ari gara, harri eta hari! Plazarako eta baita kalerako jantziak sortzen.

Jatorrizko indarraren dotorezia

Dotore eta ausart ari dela diogu euskaldunok, harri-jasotzailea balentria bat egiten ari denean: bada, zergatik ez ausardia eta dotorezia hori arropara ere eraman?

Halaxe sortu dira harri-jasotzaileetan oinarritutako gure txaleko esklusiboak: egunerokorako, ospakizunetarako, parrandarako, plazarako, oparitarako. Dotorezia ere indartsua baita; indartsua bezain dotorea.

Harri • Hari Toki

- 301K-ren etxea. Ongi etorri! -

HARRI·HARI TOKI Leitzako plazan kokatuta dago, ixkin batean, toki ezin hobean! Guk etxeko lanak plazan egiten ditugu! Gurea, lantokia, erakustokia eta salmenta gunea da.

Leitza, gauza askoren artean, 300 Kilo baino gehiago jaso dituzten 3 harri-jasotzaileen herria da. Herriko plaza oso dotorea da, harria gris-urdin kolorekoa, hainbat kirol lan deigarriren eszenatoki izandakoa, bisitariak harritzen ditu eta leitzarrak harrotzen gaitu.

Non gaude

Ordutegia

Beste egun eta orduren batean hitzordua eskatu nahi?

Item added to cart.
0 items - 0,00