Harriak jasotzeko kirol ekipamendua

Kaleko arropa laster eskuragarri


Maite Perurena Zubitur

Aitaren Harriak – Amaren Hariak

620 810 803 – info@301kilo.com

Harriak eta Hariak

Jatorrizko indarraren dotorezia

Harriak jasotzea kirola da, baita historiaurrea, historia, kultura eta dotorezia ere.

Harri-jasotzailearen txalekoa janzki berezia da, konplexua, eta norberaren behar eta gorputzera egokitzen dena. Txaleko horiek ahal bezala josten dituzten ama, jostun, zapatari eta inguruko laguntzaileek, lan bikaina egiten dute. Janzki horien laguntzaz, gure harri-jasotzaileek lan ikaragarriak egin dituzte: besteak beste, 300 kilo bizkarrera jasotzea eta, ondoren, muga hori kiloz kilo gainditzea.

Harrotasun eta mirespen horrek eraman nau “Har’iak” proiektua gauzatzera. Nik ere aitaren harriak eta amaren hariak jantzi nahi ditut eta horretarako 301K marka sortu dut. Harri-jasotzailearen txalekoan oinarritutako marka da eta batetik kirol txalekoa material eta osagarri berritzaileekin eguneratu dugu (larru sintetikoa, oihal teknikoak, kremailera…) eta bestetik kaleko arropa sortu, janzki zoragarri hau gure eguneroko bizitzan erabilgarri bihur dadin.

Proiektuak artisau lana du oinarrian, diseinu propioak erabiltzen ditu, eta kalitatea zainduz egiten du lan. Horren emaitza produktu erosoak, esklusiboak eta dotoreak dira.